Banderaren igoera
Pasa den apirilaren 14an bigarren errepublika aldarrikatu zela 81 urte
bete zirela-eta, Ezker
Anitza-IUk, egunari kale egin gabe, errepublikako hiru koloredun
bandera igo zuen Udaletxeko balkoian.
Ekitaldi
hori, ospakizuna izateaz gain, hirugarren errepublika eskatzeko ere
izan gura du;
eta baita bigarren errepublika horrek ekarri zuen legezko demokrazia
egoera mantentzearren borrokatu zuten guztiei esker ona adierazteko
ere.
Kartelen erakusketa
Kartelak Lehen Mundu Gerratik eta Errusiako iraultzatik erabiliak izan ziren propaganda bide bezala, baina, erabilerak gure gerra zibilean jo zuen goia. Garai horretan 2.000 kartel baino gehiago argitaratu ziren; horietako batzuk, benetako arte lanak. ¡Fortificad!, ¡100.000 voluntarios!, ¡Vigilancia! izan ziren goiburuetako batzuk, goiburu errazak baina sendoak eta ulerterrazak.
Beste edozein propaganda baino gehiago, kartela pertsona guztiengana iristen zen, intelektual, langile edo alfabetatugabea izan.
Erasotu behar bazen, soldadu heroikoek exenplua emango zuten kartelean.
Etsaiari eutsi behar baldin bazaion, barrikada sendoek eutsiko zioten.
Hunkitu behar bagaituzte, mina adierazten duten aurpegiek eskuak luzatuko dizkigute laguntza eske.
Errepublikako kartelen ezaugarri nagusia berehalakotasuna da, begirada batean onartu edo baztertzen dira.
Errepublikako kartelak ez ziren bakarrik gerrako notario izan, iraultzarenak eta garai horretako gertaera uholdearen egunerokotasunarenak ere izan ziren.
Errepublika galdu zenean, kartelek eta kartelgileak ahaztu egin ziren, lapurtu zituzten eta memoria historikoan galdu, errepublikarekin lotutako guztia bezala.
Errepublikako kartel erakusketa txiki hau bere lanarekin herri oso baten kontzientzia eta askatasun gosea areagotzen lagundu zuten artisten oroimena erreibindikatzeko izan dadila.
Data: apirilaren 20tik 29ra
Ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00
- Larunbat eta igandeetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00
No hay comentarios:
Publicar un comentario