Ekainak 2an larunbata, Gernikan, Euskadiko Langile Komisioetako
kideak elkartu dira astean zehar izan diren Murrizketen Kontra
mobilizazio kanpiana bukatzeko. Astearen hasieran, hiru lurraldeetan
–Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan- eskualdeen arteko ibilaldiak hasi ziren, gobernutik egiten ari diren murrizketak salatzeko.
Hiru
Lurraldeetatik zetozen taldeak, hiri erdian elkartu dira eta kaleetan
zehar Batzarretxearen ondoan dagoen gaztetxeko plazara abiatu dira.
Bertan, Unai Sordo, Euskadiko Langile Komisioetako Idazkari Nagusien berbak entzuteko aukera izan dute. Unai Sordoren hitzen arabera, “PPko
gobernuak martxan jartzen ari den neurriekin banketxeen irabaziak gero
eta handiagoak dira, herria pobretzen den bitartean”. Unaik,
langileen batasunerako deia egin du: “Krisiaren irtenbidea ez da
Euskadin bakarrik izango, ezta estatu mailan ere, baizik eta
globala, federala, Europakoa…” eta horretarako, Europa Sozial eta Solidario bat eraiki
behar dugula adierazi du: “Europako Sindikatuekin batera lan egin
behar dugu".
“Euskadiko Langileen Komisioak sindikatu
soziopolitiko bat da, eta beti mobilizaziok egiteko prest egongo da,
gure borrokak ez dira hutsak izango, beti baitugu propoposameren bat
eskuan” gaineratu du Sordok.
Unairen diskurtsoa oso sutsua eta hunkibera izan da, eta bertarauen
bihotzera iritsi da. Bertan egon garenok internazionala abestuz eman diogu amaiera ekitaldiari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario